XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUZKO-GUDAROSTIAREN JAUPARIJAK.

EUZKO-GUDAROSTE-JAUPARIJEN ARAUDIA.

Sortzea.

1. atala.

Gudaro onetan gudarien gogo-oparinai begiratzeko sortu da EUZKO-GUDAROSTIAREN JAUPARITZA.

Gudaritzara deituak izan diran gudari sailletako jaupariak, eta, eurenez, euren burua atarako eskeñi dabenak osotuten dabe GUDAL JAUPA=rLt=ZA.

GUDAL JAUPARITZA osotuten daben ezkero, gudal-lege peko lotuten dira.

2'en atala.

Eliz-agintariengandik ateko GUDAL-JAUPARITZA-barrutirik eztagoanez.

GUDAL-JAUPARI guztiak bidezko agintarien agindu indardunei deratxekoz.

Sozkoa.

a) Gudal-Jauparitza Sailla.

3'en atala.

JAUPARI-SAIL batek buru egingo dautso GUDAL-JAUPA=rLt=ZA'ri eta SAIL ori Buruzagi Gallenak eta onen agindupekoak osotuko dabe.

Oneik, SAIL'aren lanbidea eragille ta eratsuen antola dagien autuko dauz Buruzagiak.